XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20. JOSU BEZELA BIZI IZATERA ERAGITEN GAITU KRISTAUOK, GOGO DEUNAK

Josu-ren Ikasleak, bildurti eta koldarrak ziran.

Josu espetxeratu zutenean, utzi bakarrik eta iges egin zuten.

Pentekoste-z, sendo eta adoretsu biurtu zitzaizkigun.

Gogo-Deuna, Espiritu Santua artu bai zuten, Josu-k esan bezela.

Nik esan dizuedan dana, Ark gogoraziko dizue,
irakatsi dizuedan guzia, ulertuko, eta
Jerusalen-dik asi ta, lurbira osoan,
izadi guziari Nitzaz itzegiteko
adoretsu izango zerate
.

Kristau guziok, Josu-ren Espiritu jabe gaituzute.

Espiritu onek, santu izaten laguntzen gaitu, Josu-kin bizi izaten.